Ikertzen dugu
VITAGRAMA 2009tik www.labrit.net/es -en Bizitza Historiaren bilketan garatutako lanarengatik jaiotzen da.
Metodologia antropologikoa memoria pertsonalaren eta familiaren imajinarioaren zerbitzura jarri dugu. Edozein pertsonari bere bizitzaren testigantza bere familiako hurrengo belaunaldiei ematea ahalbidetzen diogu. Zuhaitz genealogikoa bizirik eta babestuta egongo da betirako.


Kalitate antropologikoa
Gure metodologia Familia Ondare Immateriala biltzeko irizpide zientifikoetan oinarritzen da eta Espainiako Estatuko Antropologia Elkartearen Kalitate Antropologikoaren Zigiluak bermatzen du.
Diziplina anitzeko taldea gara (antropologiako, historiako, komunikazioko, diseinuko, programazioko profesionalak…), dagoeneko 3.000 bizitza-istorio baino gehiago bildu dituena.
Gakoa: Gure metodologia
Gure metodologia, ASAEEk bermatua eta irizpide zientifikoetan oinarritua, Vitagramaren gako nagusienetako bat da. Hauek dira 6 osagai nagusiak:
KARAKTERIZAZIOA: bezeroarekin batera bilera batean bizitza-historian sakondu behar diren alderdiak zeintzuk diren adosten dugu.
GRABAKETAK: bizitza-historiaren kontakizuna biltzen da, baita, gainera, hautatutako argazkien eta materialen interpretazioak ere.
ANALISIA: sekuentzia bakoitzaren edukia ezarriko dugu. Sekuentzia horretan, bizitzaren kontakizunak zatituko ditugu eta horietako bakoitza etiketatuko dugu, horrela, bilatzailearekin erraz aurkitu ahal izateko.
KONPILAZIOA: bildutako eduki guztiak (testigantzak, interpretazioak, argazkiak, materialak, dokumentuak, estekak…) biltegi birtualean sartuko ditugu.
ENTREGA: bizitza-historiara iristeko gakoak ematen ditugu eta, hala badagokio, Vitagrama fisikoki entregatzen dugu.
BABESKOPIA: eduki guztien segurtasun-kopia gordetzen dugu eta horien mantentzea eta eskuratzea bermatzen dugu.
Gure taldea
Diziplina anitzeko talde bat gara, ezagutza eta esperientzia uztartuz, Vitagrama sortzeko prozesu osoari kaudimenez heltzen dioguna.

Gaizka Aranguren
Zuzendaritza

Ibán Maya
Kanpo harremanak

Amaia Arrieta
Produkzioa

Mikel Urriza
Marketing-a eta Garapena

Abel Castillo
Koordinazioa

Edorta San Martin
Finantza arduraduna

Beatriz Gallego
Antropologia eta Historia

Oroitz Zabala
Komunikazioa

Alberto Lopez
Kanpo harremanak

Ane Etxarri
Gizarte Antropologoa

Klara Larruzea
Antropologia
Vitagramaz fidatzen dira




Zure familiaren memoria gorde ezazu
Gurekin hitzordu bat adostu eta zure familiaren kasuari aplikatutako produktua eta metodologia hurbiletik ezagutu.
